Kategoriak
Prozesuaren egoera

Txileko gobernu berriak berean jarraitzen du

Boricen gobernu berriak, maputxeen borrokan bezala (gogora dezagun duela gutxi gertatutako Héctor Llaitulen atxiloketa, besteak beste), aurrekoen bideari jarraitzea erabaki eta gezurrez betetako txostena helarazi dio Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordeari, aurreko gobernuek (Bachelet eta Piñera) adierazpen eta kontzientzia askatasunaren kontra abiatutako gerraren logika berea eginez.

Hona txostena.

Kategoriak
Musika

Musika solidarioa itxialdia eztitzeko

Gaur Fermin Muguruzak, bere elkartasunarekin batera, maputxe herriari aspaldi eskaini zion kantarekin egin duten muntai hau gomendatu digu. Aselek berak aitortu du maiz kanta honen bidez izan zuela maputxe herriaren berri haien lurretara hurbildu baino dezente lehenago.

Eskerrik asko, Fermin! Elkar zainduz aurrera egingo dugu.

Kategoriak
Kanpainak

Aselen aldeko bideo-kanpaina

EIEk Aselen alde antolatu dituen kanpainen artean, bideo-atxikimenduak bidaltzeko deialdia luzatu genuen otsailean. Aste hauetan iritsitakoekin, bideo hau prestatu du John Anduezak. Aselen kasua kontatzeko beste modu bat. Bideoak bidaltzeko epea zabalik dago oraindik eta, beraz, argitaratuko ditugu pixkanaka euskaraz zein beste hizkuntzetan jasotzen ditugunak. Eskerrik asko berriz ere eskuzabal erantzun duzuen guztioi! Eta besteok, lasai, jarraituko dugu zuen mezuak jasotzen eta bilduma berriak prestatzen. Bizi dugun itxialdia eztitzen lagunduko ahal dizue!

Kategoriak
Komunikabideak

Gure kanala: Asel Luzarraga; euskal idazlea Txileko estatuaren aurka

Kategoriak
Komunikabideak

Abian da Asel Luzarraga idazleari babesa emateko kanpaina

2020-03-04, Hitzen Uberan

Asel terrorista? Mesedez! izeneko kanpaina abiatu dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal PEN Klubak, Asel Luzarraga idazleari babesa emateko asmoz. Albiste honetan bildu ditugu Luzarragaren kasuari eta atxikimendu-kanpainari buruzko xehetasunak.

Kategoriak
Ekitaldiak

Herri Maputxearen kontrako kriminalizazioa 3 esperientzia desberdinetatik

Kategoriak
Kanpainak

Rayen Kvyeh maputxe poetaren mezua

Prestatzen ari garen bideo kanpainaren barruan, Rayen Kvyeh maputxe poetaren mezu esanguratsu hau jaso dugu, Wallmapuren bihotzetik eta bihotzez bidalita. Eskerrik asko, Rayen!

Kategoriak
Komunikabideak

Asel Terrorista? Mesedez! Prentsaurrekoa

.- Fito Rodriguez: “Asel Luzarragari gertatu zaiona kasu paradigmatikoa da, baina Toni Negrik Donostian salatu zuen jokaera perbertsoa –“Zoritxarrez Estatuak lortu du disidentzia guztia terrorismoarekin parekatu ahal izatea” –, aldatzen hasiko gara”

.- John Andueza: “Dokumental bat egiten ari gara Aselek Txilen bizitako ankerkeria eta ondorengo borroka luzea munduan kontatzeko. Gonbitea luzatu diegu hainbat idazle eta artistari bertan parte har dezaten. Ekoizpen sistema oso modernoa da: har dezala bakoitzak bere sakelako telefonoa, graba dezala Aselen kasuari buruzko hausnarketa, eta bidali dezala bideoa bideolari@gmail.com helbidera”

Asel Luzarraga eta Fito Rodriguez kanpainaren berri ematen.
Kategoriak
Komunikabideak

Egia Asel arazi

2020-02-27
Fito Rodriguez

Terrorismoaren kalifikazioa edo hainbat etnia baztertuz, edozein gatazka egiantzeko (baina ez egiaztagarri) bihurtzearren balio dute, eta horregatik bilakatzen dira sinesgarri. Horixe da Asel kasuan bilatu zutena.

2020-02-28 – Zugazart
Kategoriak
Artikuluak

Atxikimendu kanpaina aurkezteko prentsaurrekoa

2020-02-11
aselluzarraga.com

2019a albiste eder batekin amaitu zen niretzat: urte luzeen ondoren, abenduan Amerika arteko Giza Eskubideen Batzordeak (AGBE) onartu zigun Txileko estatuaren aurka jarritako demanda, nire aurkako prozesuan giza eskubideen urraketen zantzuak ikusita. Albistearekin batera, mandatu bat ere eman zidan Jaime Madariaga abokatuak: auzian zabaltzen den fase berria luzea, astuna eta garestia izango da, lan asko dago egiteko, eta zaila izango da datorrenari biok bakarrik aurpegi ematea. Funtsezko gauza bi beharko genituen: nazioarteko erakunderen baten babesa, eta finantzazioa, batez ere, kasuak aurrera egin ahala, AGEBren egoitzarako bidaiak ere egin beharko direlako, hots, Washingtonera (Jaimek, gaur egun Interpolen zerrendan egonda ezinezkoa baitirudi ni AEBn sartu ahal izatea).