(aselluzarraga.com)
Herriok egiten dugu hizkuntza, hura darabilgun egun bakoitzean egin
ere. Aldi berean, hizkerak herriok egiten gaitu, hura darabilgun egun
bakoitzean egin ere. Ondo dakite hori menderatzaileek, kultura
okupatzaileek, irabazleek.
Txilen nagoen honetan, berriz ere etxean utzitako hizkuntza okupatzaile berarekin egiten dut topo egunero, irabazleen hizkuntzarekin. Gaztelaniarekin. Hemen eta han hizkuntza menderatuen hiztunek derrigorrez erabili behar dute menderatzaileen hizkuntza, eta bere egin hizkuntzarekin batera datozen balioak, munduaren ikuspegia… Herri zapalduok, beraz, egunero egiten dugu zapaltzaileen hizkuntza, eta zerbait ematen diogu, apika. Baina derrigorrezko hizkuntza hori nahikoa ez eta menderatzaileek herri zapalduok egiten gaituen hizkera ere asmatzen dute, ezartzen digute egunero, eta guk hizkera horren azpian dagoen mezua geureganatu.