2010-09-03
euskalkultura.eus
Asel Luzarraga atxilotu zuten egunean.
Prentsa txiletarrak atzo argitaratu zuen Temucoko Epaimahaiak, Txile hegoaldean, Asel Luzarraga euskal herritarraren aurka egindako ebazpenaren berri. ‘Lehergaiak egiteko materiala eukitze delituaz’ epaitu dute idazle bermeotarra, arma eta lehergaien legearen arabera. Errudun jo dutela jakinik, egun batzuk beharko dira itxaron egotzitako zigorra jakin arte. Fiskalak bost urte eta egun bateko zigorra eskatzen dio.
Temuco, Txile. Berria argitaratu eta Luzarragaren alde 2009ko abenduaren 31ean atxilotu zutenetik bere errugabetasuna aldarrikatuz mugitu izan diren pertsona eta taldeenganaino iritsirik, sineskabezia eta elkartasunaren trinkotzea izan dira hauen aldeko lehenengo erreakzioak interneten.
‘Asel Aske’ kolektiboak agiri bat plazaratu du lehenengo balorazio bat eginez eta argituz, besteak beste, errundun jotzeak ez duela esan nahi kartzelaratuko dutenik. Bakarrik esan nahi du ez dutela libre utziko besterik gabe.
Aitzakia ere izan daiteke Txiletik kanporatzeko. Edonola ere, asteartean plazaratuko dute ebazpena eta orduan jakingo da zigorra.
“Guk badakigu ez dela erruduna. Beraz, gaurtik bertatik hasi gara salatzen ebazpena, hemen eta nazioartean, Asel errugabea dela adierazteko”, bukatzen da oharra.