Kategoriak
Kanpainak

Aselen aldeko bideo-kanpaina

EIEk Aselen alde antolatu dituen kanpainen artean, bideo-atxikimenduak bidaltzeko deialdia luzatu genuen otsailean. Aste hauetan iritsitakoekin, bideo hau prestatu du John Anduezak. Aselen kasua kontatzeko beste modu bat. Bideoak bidaltzeko epea zabalik dago oraindik eta, beraz, argitaratuko ditugu pixkanaka euskaraz zein beste hizkuntzetan jasotzen ditugunak. Eskerrik asko berriz ere eskuzabal erantzun duzuen guztioi! Eta besteok, lasai, jarraituko dugu zuen mezuak jasotzen eta bilduma berriak prestatzen. Bizi dugun itxialdia eztitzen lagunduko ahal dizue!

Utzi erantzuna