Kategoriak
Medios

Asel Luzarragak Txileko bere etxean beteko du atxiloaldia, epaiketa hasi bitartean

2010/02/11 Branka

Urtezahar egunetik Txilen espetxeratuta dagoen Asel Luzarraga idazle eta musikariari Bilbotarra etxeko atxiloaldia ezarri dio Txileko Bermeen Auzitegiak. Armen eta Lehergailuen Legea urratzea egotzita, Temucoko kartzelan izan da urtarriletik, Fiskaltzak ikerketa amaitzeko zain. Luzarragaren abokatu Jaime Madariagak eskatuta, atxiloaldia Txileko etxean bete dezan onartu zion epaileak atzo, eta berehala atera zuten kartzelatik. Idazlea behin betiko aska dezaten eskatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar Bilbon, Plaza Biribilean, 20:00etan.

Kategoriak
Komunikabideak

Asel Luzarraga edo hitzaren arriskua

  • 2010-02-09
  • Zuzeu
  • (Laura Mintegi)
MTQ1NQ==

Gaur, asteazkena, Asel Luzarraga berriz eramango dute Temuco kartzelatik bertako epaitegira. Aurrekoetan bezala izango bada, eskuetan eta orkatiletan bilurrak ipinita eramango dute, bere neurrirako handiegia den lan-arropa jantzita eta inguruan hamaika polizia armaz josita. Arriskutsua ei da Asel Luzarraga Txileko justiziaren arabera.

Kategoriak
Poesia

Olerkia kartzelatik

Zalantzatan egon naiz baina hemen ere argitaratzea erabaki dut, elebitan. Hau da kartzelan nengoela idatzi nuen olerkia. Txilen izandako esperientzia laburbiltzen du, Txile da neska bortxatu hori, baina inspirazioan Vanek zerikusi handia izan du. Beraz, neurri berean herri honi eta Vaneri eskainita dago.

Kategoriak
Komunikabideak

Hazten doa Txilen atxilotu duten Asel Luzarraga euskal idazlearen alkartasuna EHn zein Diasporan

euskalkultura.eus

2010-01-05

Atxiloketak oporretan eta urte aldaketa egun berezi horietan harrapatu zuen hainbat jende, baina pixkanaka gero eta informazio gehiago ari da iristen Txileko Temuco eskualdetik Asel Luzarragaren kasuaz eta gero eta ekimen gehiago ari dira sortzen Euskal Herrian zein bere Diasporan idazle euskalduna askatzea eskatuz, bere errugabetasunean oinarrituta eta, onenean, ‘gaizki-ulertu bat’ edo, bestela, ‘muntaia’ baten aurrean gaudela salatuz. Horrela esan du, esaterako, Gorka Luzarraga Aselen aitak, ezagutzen duten guztiek badutela “bere ideia bakezaleen eta giza eskubideen errespetuaren aldeko jarreren” berri. Idazlea, egun Txilen bizi bada ere, aurretik Argentinatik ibilia da eta euskal kultur proiektuan parte hartu zuen bertan, euskal diasporako kideekin. Buenos Airesen, gaur arratsaldeko sei t’erdietarako deitu da alkartasun elkarretaratzea Txileko Enbaxadaren aurrean.

Kategoriak
Komunikabideak

«Estamos viviendo una verdadera pesadilla familiar»

Pedro Cayuqueo, Azkintuwe, 2010-01-14
Rebelión

Es la pareja del ciudadano vasco encarcelado en Temuko, acusado de infracción a la Ley de Control de Armas y Explosivos. Se conocieron por Internet y hace un año él arribó al País Mapuche para vivir juntos. Novelista premiado en su país, traductor de euskera y músico, Asel Luzarraga es sindicado hoy por el Ministerio Público como un «peligro para la sociedad». Deberá permanecer encarcelado por tres meses. Toda una pesadilla para Vanessa Contreras y su familia.

Kategoriak
Komunikabideak

Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen

Sustatu 2010-01-01

Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen terrorismoaz akusatua. Kargu zehatzak ez zaizkio leporatu, baina epaileak urtarrilaren 6a arte luzatu du behin-behineko atxiloketa epea. 2008ko abendutik Txilen bizi zen Luzarraga, itzultzaile gisa legalki lanean. Kontrainformazioko gune txiletar honetan, berriz, montajea salatu dute.

Kategoriak
Artikuluak

El conflicto winka y la propiedad

(Artikulu hau Aselen Gorri-Beltzean blogean argitaratu zen eta Karabineroek erabili zuten bera terrorista izatearen froga gisa).

Antes de nada haré una breve aclaración terminológica, al hilo de lo que ya hace unos meses escribía en euskera sobre el uso perverso de la lengua. Estamos acostumbrados a escuchar en los medios hablar del “conflicto mapuche”. Sin embargo, teniendo en cuenta que hoy la Araucanía es parte del Estado chileno, fruto de lo que se llamó la “pacificación de la Araucanía”, y si los supuestamente pacificados, los mapuche, vivían ya entonces en paz, y quien está en paz no necesita ser pacificado, es obvio que el conflicto que hoy se vive fue generado por quienes violentaron esa paz, por el Estado chileno, y por tanto el conflicto es causa del winka, y no del mapuche. Así que, en primer lugar, llamemos a las cosas por su nombre y hablemos del conflicto winka.

Kategoriak
Artikuluak

Reflexión abierta sobre el anarquismo en Euskal Herria

(Artikulu hau berez Aselek Euskal Herrian anarkismoari lotutako talde batzuei bidalitako e-mail bat izan zen, gerora argitaratu zena, eta Karabineroek Asel terrorismoaren susmagarritzat jotzeko erabili zutena).

(2009-11-13, La Idea)

Hola compañerxs, kaixo guztioi,

Kategoriak
Artikuluak

Hizkerak egiten gaitu

(aselluzarraga.com)

Herriok egiten dugu hizkuntza, hura darabilgun egun bakoitzean egin ere. Aldi berean, hizkerak herriok egiten gaitu, hura darabilgun egun bakoitzean egin ere. Ondo dakite hori menderatzaileek, kultura okupatzaileek, irabazleek.

Txilen nagoen honetan, berriz ere etxean utzitako hizkuntza okupatzaile berarekin egiten dut topo egunero, irabazleen hizkuntzarekin. Gaztelaniarekin. Hemen eta han hizkuntza menderatuen hiztunek derrigorrez erabili behar dute menderatzaileen hizkuntza, eta bere egin hizkuntzarekin batera datozen balioak, munduaren ikuspegia… Herri zapalduok, beraz, egunero egiten dugu zapaltzaileen hizkuntza, eta zerbait ematen diogu, apika. Baina derrigorrezko hizkuntza hori nahikoa ez eta menderatzaileek herri zapalduok egiten gaituen hizkera ere asmatzen dute, ezartzen digute egunero, eta guk hizkera horren azpian dagoen mezua geureganatu.