Kategoriak
Komunikabideak

Asel Luzarraga euskal idazlearen aurkako epaiketa hasi da Txilen

2010-08-26
EiTB

Hasieran, lehergailuak jartzea leporatu zioten Luzarragari, baina hauek eztanda egin zutenean Txiletik kanpo zegoela frogatu ondoren, orain lehergailuak egiteko materiala izateagatik epaituko dute.

Gaur hasi da Txilen Asel Luzarraga euskal idazlearen aurkako epaiketa, lehergailuak egiteko materiala izatea leporatuta.

Hasieran, lehergailuak jartzea leporatu zioten Luzarragari, baina hauek eztanda egin zutenean Txiletik kanpo zegoela frogatu ondoren, orain lehergailuak egiteko materiala izateagatik epaituko dute.

Luzarragak ukatu egin du akusazioa, eta guztia muntaia dela uste du; aurre iritzietan oinarritutako muntaia.

Euskal Idazleen Elkarteak ere Asel Luzarraga errugabea dela uste du eta bere elkartasuna helarazi dio.

Euskalduna izateagatik eta maputxeen alde lan egiteagatik zigortu nahi dutela esan du Ander Iturriotz elkarteko presidenteak.

Aske uzten badute, Txiletik ez kanporatzeko ere eskatu du Asel Luzarragak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude