Asel Luzarragak 2009ko abenduaren 31tik hona pairatu duena ez da kasu isolatua. Herrien eta ideien aurkako errepresio amaiezinaren katearen begi bat baino ez da. Gutxi dira, ordea, Ameriketan AGEBn onartuak izateko aukera duten salaketak eta, seguruenik, Aselena da iritsi den europar baten kasu bakarra. Orain egunero ikusten dugu, garai batean maputxe herriaren eta anarkisten aurka bideratuta zegoen estatu-terrorismoa, Txileko herritar guztien kontra lehertzen. Aselen kasuak, beraz, leihotxo bat zabaltzen du Txileko estatua seinalatu eta haren kontrako presioa nazioartean zabaltzeko. Adierazpen eta kontzientzia askatasunak ez du jostailu bat izan behar estatuen apeten eskuetan. Zure atxikimenduak, beraz, garrantzia dauka; bidegabekeriaren kontra oihu egiteko modu bat izan ez ezik, bide honetan behar duen adorea biltzen lagunduko dio Aseli, bide guztiak, are gehiago arantzatsuak, errazago egiten direlako lagunduta.
Eskerrik asko zure aletxoa jartzeagatik!